AMVISA ur banaketako agentziaren gaur goizeko analisien arabera, Gasteizko ura kalitate onekoa da berriro: herritarrak berriz has daitezke txorrotako ura edaten. Udalak ere bertan behera utzi du txorrotako ura ez kontsumitzeko gomendioa.
Ur hornidurako hodi bat lehertu zen larunbatean Gasteizko San Kristobal auzoan, eta uholde handia eragin zuen Zumakadi ibilbidearen eta Izardui Komandantearen kalearen arteko bidegurutzean. Hori dela eta, herritarrek txorrotako ura edateari utzi zioten, eta supermerkatu gehienetan ur botilak bukatu ziren.
Zehazki, 30 zentimetro inguruko diametroa duen hodi bat apurtu zen, eta ur horniduran ere eragina izan zuen:Â AMVISAk ohartarazi zuen bazitekeela uraren ohiko zirkulazioa aldatzearen ondorioz iturriko ura uhertzea. Horregatik, garbia atera arte txorrotako urik ez kontsumitzeko aholkua eman zuten.Â
Urak indar handiz egin zuen gainezka, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten kalean pilatutako ura kentzeko.