Behin-behinean aske utzi dute Gernikan bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea

Azaroaren 22an izan zen hilketa. Iturri ofizialen arabera, senarra ohetik erori zela esan zuen emakumeak. Epaileraren aurrera eraman dute, eta karguekin libre uztea erabaki du hark.

Osasun langileak eta ertzainak, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Osasun langileak eta ertzainak, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
14789412 kepa
Gernika
2026ko otsailaren 12a
09:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 54 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Gernika-Lumon (Bizkaia), iazko azaroaren 22an bikotekidea hiltzea egotzita. Iturri ofizialen arabera, 62 urteko gizonezkoa ohetik erori zela esan zuen ustezko hiltzaileak. Bada, epailearen aurrera eraman dute, eta emakumea karguekin libre uztea erabaki zuen hark. Hori bai, tarteka Gernika-Lumoko epaitegian aurkeztu beharko du.

Azaroaren 22an izan zen hilketa. Iturri ofizialen arabera, emakumeak auzokide bati eskatu zion laguntza, senarra logelan konorterik gabe «topatu» zuela eta; emakumearen arabera, ohetik erori zen lurrera, eta ezin zuen esnatu. Auzokideak berak deitu zien larrialdi zerbitzuei, eta horiek hilda zegoela baieztatu zuten. Gerora egindako autopsiaren bidez Ertzaintzak ondorioztatu zuenez, ordea, biktimak indarkeria zantzuak zituen buruan eta gorputzeko hainbat ataletan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.