Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarriko dio aterpetxeetako langileentzako euskara eskakizunen aurkako epaiari

Diputazioko bozeramailearen esanetan, herritarren hizkuntza eskubideak bermatu nahi dituzte.

Aterpetxeetan euskara jakitea eskatzearen aldeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Aterpetxeetan euskara jakitea eskatzearen aldeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko urriaren 8a
14:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo jakinarazi zutenez, Donostiako epaitegi batek ebatzi du «neurriz kanpokoa eta diskriminatzailea» dela Gipuzkoako Foru Aldundiaren aterpetxeetako garbitzaile guztiei euskara maila jakin bat eskatzea. Gaur, aldundiak iragarri du erantzun egingo duela eta helegitea jarriko duela epai horren aurka.

Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailearen esanetan, erakundeak beti defendatuko ditu herritarren hizkuntza eskubideak, baita arloan dituen konpetentziak ere: «Gure egitekoa da eskaintzen ditugun zerbitzu publikoen erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzea, eta hori egiteko konpromisoa dugu, Gipuzkoako gizarteak eskatzen digun bezala».

Gipuzkoako Foru Aldundiak aterpetxeetan garbitzaile jarduteko hamabost lanpostu egonkortzeko asmoa du; guztiek zuten ezarria euskara eskakizuna.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.