Gizon bat atxilotu dute Bilbon, musulmanen aurkako esaldiekin eta hitzekin pintaketak egiteagatik; horiek hiriko meskita baten kanpoan eta haren inguruan egin ditu, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
09:30 aldera Ertzaintzak dei bat jaso du Bilboko Santutxu auzotik; zenbait herritarrek ohartarazi diete gizon bat musulmanen kontrako pintaketak egiten ari zela. Ertzaintzak inguruan aurkitu du gizona, esprai batzuekin.
55 urteko gizonezkoa atxilotu egin dute, eta gorroto delitua egin ote duen ikertzen ari dira.