Gizon bat atxilotu dute Dulantzin, beste gizon bat hiltzen saiatzea egotzita

Lekukoek Ertzaintzari kontatu diotenaren arabera, bi gizonezkoek eztabaida bat izan zuten, eta atxilotuak biktima ibaira bota zuen; gizonezkoa konorterik gabe zegoen ibaiaren ertzean.

Ertzaintza Barakaldon, artxiboko argazki batean. LUIS TEJIDO / EFE
Ertzaintza Barakaldon, artxiboko argazki batean. LUIS TEJIDO / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2026ko urriaren 12a
10:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 57 urteko gizonezko bat atxilotu du bart gauerdian Dulantzin (Araba); beste gizon bat hiltzen saiatzea leporatu diote.

Ertzaintzaren arabera, gaur 00:14an dei bat jaso dute, eta esan diete gizon bat konorterik gabe zegoela Dulantziko Solandia parkean, ibaiaren ertzean. Ertzainak bertara joan dira, eta ikusi dute gizonezko bat zegoela; hainbat kolpe zituen, buruan zauri bat, eta konorterik gabe zegoen.

Lekukoek Poliziari kontatu diotenez, biktimak gizon batekin eztabaida izan zuen minutu batzuk lehenago, eta hanketatik eutsi ostean, ibaira bota zuen. Ertzaintzak gizonezkoa aurkitu du handik gertu, eta atxilotu egin du, beste gizona hiltzen saiatzea egotzita; biktima, berriz, ospitalera eraman dute.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA