Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gurasoengandik urruntzeko agindua urratzea egotzita

Udaltzainek atxilotu dute 51 urteko gizonezkoa, Zaramaga auzoan.

Gasteizko udaltzainak, artxiboko irudi batean. BERRIA
Gasteizko udaltzainak, artxiboko irudi batean. BERRIA
14789412 kepa
2026ko urriaren 9a
19:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 51 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, gurasoengandik urruntzeko agindua urratzea egotzita. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, gauerdian jaso zuten abisua, hiriburuko Zaramaga auzoko etxebizitza batera joateko. Atxilotua gurasoen etxeko txirrina jotzen ari zen, haiengana hurbiltzeko debekua ezarria zuen arren. Udaltzainak bertaratu zirenean, gizona ez zegoen atarian. Hala ere, etxean bertan gurasoekin hitz egiten ari zirenean, berriro jo zuen beheko txirrina. Horrenbestez, poliziek gizona identifikatu eta atxilotu zuten, kautelazko neurria indarrean zegoela egiaztatu ondoren.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA