Guardia Zibilak eta Foruzaingoak gizon bat atxilotu dute gaur Iruñean, 60 urteko gizon bat hiltzea eta haren gorpua zatikatzea egotzita. Abuztuaren 4an aurkitu zuten 60 urteko gizonaren gorpua, Esako urtegian (Nafarroa), eta handik lau egunera miaketa egin zuten hildakoaren etxebizitzan. Frantziako nazionalitatea zuen gizonezkoak, baina Iruñean bizi zen; atxilotu berri duten gizona pisukidea zuen, gutxienez duela urtebete. Ustezko hiltzailearen autoa ere miatu dute.
Ikusi gehiago
Ordutik aritu dira bi polizia instituzioak ikertzen, elkarlanean, eta hildakoaren pisukidea atxilotu dute orain, hiltzailea delakoan. Hildakoaren gorpuzkiak bistan geratu ziren Esan, urtegiaren ur maila jaitsi egin zela eta. Gorpuzkiak Nafarroaren eta Aragoiren arteko mugan topatu zituzten, eta kasua Ejea de los Caballerosko epaitegiak darama (Espainia), sekretupean.