Epaileak kartzelara bidali du Erriberagoitiko bizilagun bat hiltzeaz akusatutako gizona

Gizon bat hil zuten Bilorian (Erriberagoitia, Araba) igandean, eta Añanan atxilotu zuten ustezko hiltzailea, atzo.

Hilketa gertatu den lekua, Bilorian. L. RICO / EFE
Hilketa gertatu den lekua, Bilorian. L. RICO / EFE
jakes goikoetxea
2025eko abuztuaren 12a
19:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Añanan (Araba) atzo atxilotutako gizonezkoa kartzelara bidali du epaileak, behin-behinean. Ez du fidantzarako aukerarik. Erriberagoitiko 34 urteko bizilagun bat hil izana leporatzen diote.

Igandean jazo ziren gertakariak. 22:00ak aldera, pertsona batek Ertzaintzara deitu zuen, eta esan bere senitarteko bat zaurituta zegoela Bilorian (Erriberagoitia, Araba), gizon batek eraso egin eta gero. Anbulantzia bat joan zen, baina gizona hil egin zen.

Erasotzaileak alde egin zuen, eta Ertzaintzaren Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak ikerketa abiatu zuen. Atzo atxilotu zuten ustezko erasotzailea, 23 urteko gizon bat, 01:00ak aldera. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera, eta hark baldintzarik gabe espetxeratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.