Gizon bat hil da gaur Aiako Harrian, mendian erori eta gero: mendizalea hamar metro erori da. Lesakako lurretan gertatu da istripua, Nafarroan.
Larrialdi zerbitzuek 13:00ak inguruan jaso dute istripuaren abisua, EFE agentziak zehaztu duenez. Nafarroako suhiltzaileen Erreskate Teknikoen Taldea bertaratu da, helikopteroan, baita Oronozko suhiltzaileak ere. Gizona bertan hil da.