90 urteko gizon bat hil da gaur goizean Los Arcosen (Nafarroa), bere autoak harrapatuta. SOS Nafarroa zerbitzuan dei bat jaso dute 11:10ean, eta suhiltzaileak, medikuak eta foruzainak joan dira istripua izan den lekura. Larrialdi zerbitzuak gizona artatzen saiatu dira, baina hilda zegoen SOS Nafarroak deia jaso duenerako. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egiteko. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da.
Atzo emakume bat hil zen bere autoak harrapatuta, Donemiliagan (Araba).