Gizon bat hil da Izaban, gidatzen zuen motorra errepidetik atera eta gero

Istripua 13:00 aldera gertatu da, Nafarroaren eta Biarnoren arteko mugatik gertu.

jakes goikoetxea
2026ko ekainaren 2a
17:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Motor bat bidetik atera da NA-137 errepidean, Izaban (Nafarroa), eta motor gidaria, gizon bat, hil egin da. Istripua 13:00 aldera gertatu da, 53,2 kilometroan, Nafarroaren eta Biarnoren arteko mugatik gertu, Noticias de Navarra egunkariak zehaztu duenez.

Medikuak, anbulantzia, Nabaskozeko suhiltzaileak eta Espainiako Guardia Zibila joan dira istripuaren lekura.

Atzo goizaldean 38 urteko gizon bat hil zen errepide horretan bertan, Burgin. Gidatzen zuen autoa errepidetik atera zen, eta eraikin bat jo zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE