GKSk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalak seinalatu ditu etxegabetzeen erantzule gisa

Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko udalak kritikatu ditu, «alternatibarik gabeko etxegabetzeeak baimentzeagatik». Gazteei dei egin die azaroaren 11ko greba orokorrarekin bat egiteko.

GKSk Bilboko udaletxearen aurrean jarritako etxegabetzeen aurkako horma irudia. GKS
GKSk Bilboko Udaletxearen aurrean jarritako etxegabetzeen aurkako horma irudia. GKS
Aratz Aranburu
2026ko azaroaren 4a
11:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

GKSk Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko udalak kritikatu ditu azken asteetako ezarritako etxegabetzeen harira. Gazte koordinadorak etxebizitzaren negozioan instituzioek eta alderdi politikoek duten «ardura» azpimarratu du, eta udalak etxegabetzeen «erantzuletzat» jo ditu. Horregatik, azaroaren 11ko greba orokorrera batzeko deia egin die gazteei.

GKSk salatu du udal guztiek «alternatibarik gabeko» etxegabetzeak baimentzen dituztela. Haien esanetan, Gasteizen sei adingabeko familia bat kaleratzeko 140.000 euroko polizia operatiboa erabili zuten, 90 zauritu baino gehiago utzita. Donostian, berriz, EAJk greba egunean bertan familia bat «kalean uzteko asmoa» duela gaitzetsi du. Bestalde, Iruñean azken hilabeteetan 170 pertsona inguru «kaleratu» dituztela gogorarazi du.

Horren harira, GKSk uste du hiriburuetako udalen neurri guztiak etxejabeak, «funts putreak», bankuak eta «negoziotik aberasten direnak» babesteko ezartzen dituztela. «PSOE eta EAJ errentadunen eta enpresarien alderdiak dira, ez dute espekulazioa jo puntuan jartzen eta espekulatzaileen irabaziak babesteko neurriak hartzen dituzte», nabarmendu du. PSOE babesten duten alderdiek ere egungo egoeraren ardura dute, haren arabera.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA