Greba hasi dute Iruñeko autobus gidariek, sanferminen atarian

Langile gehien-gehienek lanuztearen alde bozkatu dute. Gauerdi aldera egin dute bozketa.

(ID_14021880) (Iñigo Uriz/@FOKU) 2024-06-27, Iruñea. Billabesa elektriko berrien aurkezpena
Billabesen zerbitzuko autobus bat, artxiboko irudi batean. INIGO URIZ / FOKU
Edu Lartzanguren.
2025eko uztailaren 2a
08:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragarritakoa bete, eta greban dira billabesetako langileak, hau da, Iruñeko autobus publikoen zerbitzukoak. Atzo zen greba hastekoa, baina langileek atzeratu egin zuten, TCC Moventis enpresako zuzendaritzak langile batzordeari helarazitako azken eskaintza batzar batean eztabaidatu eta erabaki bat hartu arte. Gauerdian egin dute bozketa, eta gehienek greba egitearen alde bozkatu dute: 412 langileetatik 264k egin dute alde, eta 148k aurka.

Greba mugagabea da, eta ikusteko dago nola eragingo dien sanferminei. Izan ere, garraio publikoa funtsezkoa da jaietan, hiria bisitariz betetzen baita eta autoen trafikoa mugatuta egoten baita.

Zuzendaritzak eta langile batzordeak hiru orduko bilera egin zuten astelehenean, baina ez zuten lortu ados jartzea.

Iruñerriko Mankomunitateak ezarri ditu gutxieneko zerbitzuak: sanferminak hasi bitartean %60koak izango dira puntako orduetan, eta %40koak bestelakoetan. Jaietan, ordea, %70ekoak ezartzea proposatu du.

Langileek urte eta erdi daramate lan hitzarmena berritzeko borrokan, eta lehen ere egin dituzte grebak eta protestak. TCC Moventis enpresak proposatu die soldatak KPIaren arabera eguneratzea, baina langileek uste dute hori onartzea atzerapausoa litzatekeela, jada jasota baitzegoen aurreko lan hitzarmenean, eta erosteko ahalmena galduko bailukete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.