EPAITEGIAK

Guardia zibil bati eraso zion gazteari zortzi hilabeteko zigorra ezarri diote

Egindakoa onartu du guardiako epailearen aurrean, eta fiskalak eskatutako zigorra ezarri diote.

Guardia zibil bat Altsasun, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ/ FOKU
jon olano
2020ko otsailaren 8a
15:11
Entzun

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, ostegunean guardia zibil bati eraso egitea egotzita. Guardia Zibilak berak azaldu zuen "eraso arin bat" jasan zuela poliziak, nahiz eta hedabide batzuek 2016ko urriaren 15eko gertakariekin nahastu nahi izan zuten.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, gaztea gaur igaro da epailearen aurretik, eta aitortu egin du polizia jo izana. Hortaz, zortzi hilabeteko espetxe zigorra eta ehun euroko isuna ezarri diote, agintearen aurkako atentatu delitu arin bat egotzita. Gainera, 400 euro eman beharko dizkio poliziari, eragindako lesioen kalte-ordain gisa.

Iruñeko Instrukzio Epaitegiko epaileak eman du epaia, eta irmoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.