Hamahiru konpainiak desfilatu dute aurten Irungo alarde parekidean

Bero sapari jendetzaren beroa batu zaio Irungo bide bazterretan.

Irati Urdalleta Lete.
2025eko ekainaren 30a
10:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Egun handia dute gaur Irungo sanmartzialetan (Gipuzkoa): alarde parekideak, beste behin, kaleak hartzeko eguna da. Bero sapak ez ditu kikildu herritarrak, eta, abanikoa eskuan, oldean atera dira bide bazterretara. Aurten, hamahirugarren konpainia batu zaio alarde parekideari: Meaka.

Goizetik, konpainietako partaidez gainezka zen Urdanibia plaza, alarde parekidea noiz aterako. 10:20an egin dute abiatzea, hamahiru konpainiak txalo artean hartzen zituztela, eta San Juan plazarantz jo dute. Han, udaletxeko balkoitik, oles egiten ari zitzaizkien ordezkari politikoak ere.

Maite Bergara da alarde parekideko jenerala; hura sartu da San Juan plazara zaldi gainean. Egoerak «hobera» egin duela kontatu zion joan den astean BERRIAri, baina oraindik auzia konpontzeko dagoela: «Bide bakarra dago: denontzat izango den alarde bat. Tokiko gobernutik harago, akordio politiko zabalago bat egon behar da, herritarren eskubideak defendatuko dituena. Iritsi da garaia zerbait egiteko, eta gu prest gaude edozertan laguntzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.