Haurrak euskaran murgildu ditzaten, 'fardelkada'

2022ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
IRUÑEA.Iruñeko Haur Eskolak Euskaraz plataformak mobilizazio batera deitu zuen atzo, hurrengo asteazkenerako, Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren aurrean. Iruñeko haur eskolei «hizkuntza eredu banaketa» ezarri dietelako protesta egingo dute. «Fardelkada» iragarri dute.

Izan ere, kexu dira Lezkairuko haur eskolan eredu mistoa ezarri dutelako eta Mendebaldekoan gaztelaniazko murgiltzea. Iruñeko lau barrutietan euskarazko murgiltze eredua jar dezatela eskatu dute. Ez da berria eskaria: plataforma aspalditik ari da murgiltzea ezar dezatela eskatzen eta Iruñeko Udala kontrako bidean egiten ari den urratsak salatzen.

Herenegun, Iruñeko Udalak haur eskoletako eskaintzaren berri eman zuen, Fernando Sesma Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria eta Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoko presidentearen bitartez. Azaldu zuenez, iaz hasitako «hizkuntza eskaintzaren berregituraketari» eutsi dio udalak, hizkuntza eredu mistorantz «eboluzionatuz» joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.