Heletan erre zuten etxea ez zen bigarren etxebizitza bat, jabeen arabera

Euskal Herria ez da salgai pintaketak egin zizkioten etxeari. I. M. / IPARLA.
2017ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
HELETA. «Ez zen bigarren etxebizitza bat, familiako etxea baizik». Hala jakinarazi dute herenegun Heletan (Nafarroa Beherea) kiskalitako etxearen jabeek. Mediabask atariak argitaratutako gutun baten arabera, Ormaiztegin (Gipuzkoa) jaiotako gizon bat eta Parisen jaiotako euskal jatorriko emakume bat dira jabeak. «Haurrek ikastolan azaldu beharko dute etxea erre zietela aski euskaldun ez emateagatik», salatu dute. Euskal Herria ez da salgai pintaketak agertu ziren etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!