Herriko bozak

Hendaia Biltzen-ek Kotte Ezenarrorekin akordioa egitea deliberatu du

Egungo auzapezak %41,1 boto eskuratu zituen martxoan, udal bozen lehen itzulian.

Kotte Ezenarro, Euskal Elkargoaren bilera batean, otsailean. GUILLAUME FAUVEAU
2020ko maiatzaren 31
20:58
Entzun

Kotte Ezenarrok Hendaye Avec Vous listarekin irabazi zuen udal bozen lehen itzulia, martxoaren 15ean. 2014tik auzapeza da, eta bozen %41,1 lortu zituen duela bi hilabete eta erdi. Pascal Destruhaut izan zen bigarren, bozen %32,7rekin. Laetitia Navarron abertzaleak bozen %18,4 lortu zituen, eta Laurent Tariol komunistak, berriz, %7,8.

Larunbat gauean, Navarron zerrendaburu zuen Hendaia Biltzen hautagaitza abertzaleak deliberatu zuen Ezenarroren taldearekin eginiko aurreakordioa onartzea. Hori horrela, bi hautagai baino ez dira igaroko ekainaren 28an egitekoak diren bigarren itzulira: Ezenarro eta Destruhaut.

Lehen itzuliaren ostean, hemezortzi udalerritan egin beharko dituzte bozak Ipar Euskal Herrian, auzapeza aukeratzeko. Posizioak mugituz doaz bigarren itzuli horri begira; atzo, Baiona Berde eta Elkarkideak jakinarazi zuen ez dela Henri Etxetorekin batuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.