Hendaia eta Miarritze arteko trenbideak oztopaturik daude, euriagatik urpeturik

Beste trenek beranta dute, edo ezeztatuak dira. SNCFren arabera, baliteke arazoek bihar goiza arte irautea.

Baionako tren geltokia, hetsirik, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Baionako tren geltokia, hetsirik, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko abenduaren 3a
16:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Goizeko eurite azkarrengatik, Lapurdiko kostaldeko zenbait trenbide urpean daude, eta trenak, ezin ibili. Hain zuzen, Hendaia eta Miarritze arteko trenak etenda daude. Akitania Berria eskualdetik Euskal Herrira bidean ziren tren batzuek Miarritzen gelditu behar izan dute, hots, urrunago iritsi ezinik. 

Beste zenbait trenek emeki-emeki egin dute bidea, azken geltokiraino. Nola ez, tren berantak eta ezeztapenak ekarri ditu eguraldiak. SNCF konpainiak adierazi duenaz, baliteke arazoek bihar goiza arte irautea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.