Hezkuntza itunetara 816 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak

Erredakzioa
2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 816 milioi euro bideratuko ditu ikasturte honetan hezkuntza itunak finantzatzera. Atzoko gobernu kontseiluan hartu ziren erabakietako bat izan zen. Diru horrekin 7.445 gela itunduko dira, hezkuntza laguntzako berariazko premiei erantzungo zaie, eta hezkuntzako desberdintasunak konpentsatzeko 2.769 langile osagarri itunduko dira. Gaur egun, itunpeko 318 eskola daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Hezkuntza itunen bidez, eskoletako irakaskuntza jardueretatik eratorritako gastuak finantzatzen dira. Ikastetxe bakoitzean itundutako talde kopuruaren arabera kalkulatzen da bakoitzak jasotzen duen diru kopurua. Ikasturte honen berritasuna da Haur Hezkuntzako lehen etapako hirugarren maila ere finantzatuko duela Jaurlaritzak itunen bidez.

Haur eskoletarako

Haur Hezkuntzako lehen ziklokohaur eskolei emateko, bestalde, 17,2 milioi euro bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Atzoko gobernu kontseiluko beste erabaki nagusietako bat izan zen. Zentro horiek «mantentzen laguntzea» da horren bidez bideratuko diren laguntzen asmoa, horietan ematen den artaren kalitatea bermatzea, eta gutxitzea eta homogeneizatzea haurrak eskola horietara bidaltzen dituzten gurasoek ordaindu behar izaten dituzten kuotak. 0-3 urte arteko umeak hartzen dituzte zentro horietan; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egun adin tarte horretarako umeak hartzen dituzten titulartasun pribatuko 200 zentro daude. Jaurlaritzak laguntzaren berri emateko atera duen oharrean nabarmendu du eskola horiek «osatu» egiten dutela sare publikoko haur eskolek ematen duten zerbitzua.

Zentro publikoak Haurreskolak partzuergoan batuta ari dira; doakoak dira aurten. Iragan hilabeteotan, hainbat eragilek kritikak egin dizkiote Jaurlaritzari, ez duelako sare hori indartzeko behar adinako esfortzurik egin eta, ondorioz, tokirik gabe geratu direlako ehunka familia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.