Hizkuntza harrerari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Jaurlaritzak eta Kontseiluak

Iaz gaiaren inguruan egindako jardunaldien jarraipena izango dira; ekainaren 5ean eta 6an egingo dituzte, Bilboko Arrupe etxean.

Jardunaldiak aurkezten, gaur. BERRIA
Jardunaldiak aurkezten, gaur. BERRIA
arantxa iraola
2025eko maiatzaren 14a
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtero gogoetarako foro bat irekitzen dute lankidetzan Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Hizkuntzaren biziberritzearen gainean hausnarketa egiteko izaten dira, eta iazko jardunaldietan abiatutako arloan sakontzen jarraitzeko izango dira aurtengoak: hizkuntza harreraz mintzatuko dira. Ekainaren 5ean eta 6an egingo dituzte, Bilboko Arrupe etxean, eta Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak deitu dituzte.

Doakoak izango direla esan dute, eta beharrezkoa da izena ematea. www.kontseilua.eus webgunera jo behar da horretarako: ekainaren 2ra arte. Arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta daude bereziki. Martxan dauden harrera planak eta praktikak ezagutzeko aukera izango da jardunaldietan, eta zenbait pertsonak modua izango dute beren bizipenak kontatzeko.

Gaiak zer garrantzi duen nabarmendu dute gaur jardunaldien berri emateko atera duten oharrean bi erakundeek: «Euskararen normalizazio eta biziberritzeko prozesuaren egungo erronketako bat da euskal herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea, eta, horretarako, ezinbestekoa da harrera egokia egitea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.