Hizkuntza minorizatuen ordezkariak, azaroaren 4ko protestarekin bat

Uxue Rey Gorraiz.
2023ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Erdara batzuen babes irmoa izanen du euskarak, elkarrekin egiteko kontra «muga politikoei». Cagliarin (sardinieraz, Casteddu), Sardiniako hiriburuan, urteko bilera nagusia egin zuen atzo ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak. Hartan, ELENeko ordezkariek erran zuten bat eginen dutela Euskalgintzaren Kontseiluak deiturik azaroaren 4an Bilbon eginen den manifestazioarekin. Haiek ere bere eginen dute Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat leloa.

Aho batez onartu dute protestari babesa emateko ebazpena. «Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia ezaguna da, batez ere Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan hizkuntzak aitorpen ofizialik ez duen eremuan. Azken hilabeteotan, berriz, euskararen kontrako oldarraldi judiziala euskara ofiziala den lurraldeetara ere hedatu da, ofizialtasuna zein normalizazio prozesua dudan jarriz», adierazi dute plazaratutako oharrean. Salatu dute euskararen kontrako epai judizialen «uholde bat» ari dela gertatzen eta «kezka sakona» dutela horregatik.

Hizkuntza gutxituen ordezkariek garbi adierazi dute auzia «berdintasun, justizia eta gizarte kohesio kontua» dela; «Eskubide zibil kontua, alegia».

Hain zuzen, ELENeko kideek manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak zein erakundeak. «Erasoaldi honen aurka, baina batez ere euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen alde, gainontzeko hizkuntza gutxitu guztienarekin batera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.