Hirigintza

Hondarribian egin asmo duten merkataritza gunea salatu dute Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSEk

Hiru alderdiek sinatutako oharrean nabarmendu dute legebiltzarrak merkataritza gune handiak hiriguneetara mugatzen dituen legea onartu bezperan sinatu zuela Hondarribiko alkateak Zaldunbordan eraikitzeko baimena.

Hondarribiko merkataritza gune berriaren proiektua. @DONOSSHOPPING
2019ko irailaren 12a
15:51
Entzun

Joan den uztailaz geroztik, gehienez 2.500 metro koadro dituzten saltokiak eraiki ahal izango dituzte hirietako periferian, eta txikiagoak herri txikiagoetan. Hala ebatzi zuen Eusko Jaurlaritzak Europako araudiei jarraikiz. Legea onartu baino egun bat lehenago, ordea, Hondarribiko Udalak Zaldunborda Eremu Handiko Merkataritza Gunea eraikitzeko dekretua sinatu zuen.

Merkataritza guneak ehun saltoki, 2.000 aparkaleku eta gasolindegi bat izango ditu. Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk sinatutako ohar batean, ordea, salatu dute "irregulartasunak eta kudeaketa iluna" daudela haren atzean, eta leporatzen dio Txomin Sagarzazu alkateari hiriko merkataritza sarearen aurkako proiektu bat bultzatu izana.

Komunikatuan, hiru alderdiek ohartarazten dute proiektuak kalte egingo diola Jaizkibel magaleko ingurunea, hegaztien ohiko igarobidea dena, eta, aldi berean, autoen erabilera bultzatuko duela. Horiek hala, eskatu diote udalari eta Txomin Sagarzazu alkateari bertan behera utz dezala dekretua eta adostu dezatela oposizioarekin Zaldunbordaren etorkizuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.