Hondarribiko EAJrentzat, Abotsanitzen erabakiek eragin dute Zaldunbordaren sustatzaileen salaketa

13,7 milioi euro eskatu dizkiote udalari, ezin izan dutelako merkataritza gune erraldoia egin. EAJk uste du aurtengo ekainean hartutako erabakiek eragin dutela egoera.

Hondarribiko EAJren ordezkariak. JOSE IGNACIO UNANUE
Hondarribiko EAJren ordezkariak. JOSE IGNACIO UNANUE
jakes goikoetxea
2025eko azaroaren 14a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hondarribian (Gipuzkoa) agintzen duten taldeen iritziz —Abotsanitz eta EH Bildu—, EAJk agintzen zuenean hartutako erabakiek eragin dute Zaldunbordako merkataritza gunearen sustatzaileek udalaren kontra 13,7 milioi euroko salaketa jartzea. Herriko EAJk erantzun die, ordea, Abotsanitzek HAPO hiri antolamendurako plan orokorrean egindako aldaketen ondorioa dela.

Higertoki eta Zaldunborda Berri enpresek merkataritza gune erraldoi bat egin nahi zuten Gaintxurizketan. Orduko Hondarribiko Udalak, EAJren esku zela, proiektua onartu zuen. Herriko EAJ izan zen proiektua babestu zuen bakarra. EAEko Auzitegi Nagusiak, baina, bertan behera utzi zuen proiektu hori jasotzen zuen HAPOa, eta ez da merkataritza gunerik egin. Enpresek auzitara jo dute, eta 13,7 milioi euroko kalte ordaina eskatu diote udalari.

«Jokabide ideologizatua»

«Milioi askoko erreklamazioaren benetako jatorria Abotsanitzen jokabide arduragabea, ideologizatua eta juridikoki traketsa da, argi eta garbi», salatu du Hondarribiko EAJk ohar baten bitartez. Gehitu dute ekainean udalari ohartarazi ziotela HAPOaren behin-behineko onarpenean sartu nahi zituzten aldaketek «arrisku larrian» jartzen zituztela «Hondarribia eta haren ondarea», baina ez zutela haiek esandakoa entzun nahi izan. «Aurretik ohartarazi genuen Abotsanitzek planteatutako aldaketak ez zeudela juridikoki ongi egituratuta, eta jabetzaren aldetik kalte ordainak eskatzeko atea ireki zezakeela». Aldaketa horiek «aldebakartasunez, presaka eta arrisku politiko handiak hartuz» egin zirela salatu du.

EAJk gezurretan aritzea egotzi dio Abotsanitzi. Arazoa eragitea eta errua EAJri leporatzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.