Ez da ustekaberik gertatuko: Iñaki Galdos izango da Hamaikabat (H1!) alderdi politiko berriko presidentea. Hura izan zen EAko barne ildo kritikoko buruzagi nagusia -Gipuzkoako EAko presidentea zen-, udara aurretik aldegin zuten EAtik eta hark hartuko du H1!-eko buruzagitza bihar. Gipuzkoako lehen diputatu nagusiordea da Galdos duela bi urtetik -EAtik aurkeztu zen-, baita Kiroletako eta Kanpo Ekintzako diputatu ere.
H1!-eko presidenteordea, berriz, Eneko Oregi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea izango da.
Gaurtik ari dira egiten alderdiaren lehen kongresua, Donostian, Kursaalean, eta aho batez onartu dituzte txostenak: politikoa, sozio-ekonomikoa eta estatutuetakoa. "Beste era batera" egin nahi dute politika, H1!-eko ordezkariek esan dutenez, eta "abertzaletasun historikoaren baloreak berreskuratu" gura dituzte.
Bihar amaituko dute biltzarra. 288 militante daude bilduta eta alderdiko talde sustatzaileak aurkeztutako txostenei 72 emendakin aurkeztu dizkiete.
Militanteek presidente eta presidenteorde kargurako ez dute beste hautagaitzarik aurkeztu.
politika
Iñaki Galdos izango da Hamaikabateko presidentea, Eneko Oregi presidenteordea
Donostian ari dira egiten alderdi politiko berriaren aurreneko kongresua. Militanteek hautagaitza bakarra aurkeztu dute zuzendaritzarako, eta aho batez onartu dituzte txosten politikoa eta sozio-ekonomikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu