Idoia Mendiak dimisioa eman du, Europako hauteskundeetan aurkezteko

Teresa Ribera buru duen PSOEren zerrendan aurkeztuko da Mendia.

Idoia Mendia, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Idoia Mendia, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko apirilaren 26a
10:50
Entzun

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak dimisioa eman du. Jardunean ari da, Jaurlaritza berria eratu zain. Teresa Ribera buru duen PSOEren zerrendan aurkeztuko da Mendia. Gobernu berria osatu artean, Javier Hurtado Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo sailburuak hartuko ditu Lan eta Enplegu Saileko lanak, baina ez dago argi lehendakariordearen zereginak ere beteko dituen.

Mendia 2002an sartu zen Eusko Legebiltzarrera, alderdi sozialistaren zerrendan eserlekua lortuta Bizkaitik. 2009an Justizia sailburu izan zen Jaurlaritzan. 2014an, berriz, PSE-EEren idazkari nagusi izateko kargua hartu zuen, Patxi Lopezen ordez. 2021 arte izan zen idazkari nagusi, kargua utziko zuela iragarri zuen arte. Eneko Anduezak hartu zuen orduan alderdiko lema.

2020ko legealdian berriz ere kargua hartu zuen Jaurlaritzan, lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu gisa. Mendiarekin batera, Jaurlaritzako bertze hainbat sailburuk ere iragarria dute azken legealdia izango dutela; Josu Erkorekak eta Pedro Azpiazuk, kasurako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.