Ione Belarrak aldarrikatu du Podemos «ausardiaren aukera» dela

Podemoseko idazkari nagusiaren arabera, PPk eta Voxek eskubideetan atzera egin nahi dute, eta PSOEk «betikoa» ordezkatzen du.

(ID_16634012) Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia, gaur, Iruñeko San Frantzisko plazan. IÑIGO URIZ / FOKU
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia, gaur, Iruñeko San Frantzisko plazan. IÑIGO URIZ / FOKU
joxerra senar
2026ko azaroaren 14a
13:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroan bost eserleku daude jokoan eta ezker konfederala zatituta aurkezten da. Nahiz eta ordezkaritza lortzea zail izan, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Iruñean aldarrikatu du alderdi morea «ausardiaren aukera» dela. 

Iruñeko San Frantzisko plazan euripean egin du bere ekitaldia. Bertan izan dira Neniques Roldan Nafarroako koordinatzailea eta Kongresurako zein Senaturako hautagaiak —Virginia Alonso eta Eva Calleja, hurrenez hurren—.

Hiru aukerak

Belarraren arabera, hiru aukera nagusi daude azaroaren 29an. Alde batetik, uste du Alderdi Popularraren eta Voxen boto paperak ez direla elkarrengandik bereizten: «Bata zein bestea, hautestontzian gauza bera dira. Elkarrekin gobernatuko dute eta demokrazian zein eskubideetan atzera egingo dute». 

Bestetik uste du PSOEk eta harekin adostu duten alderdiek «betikoa» ordezkatzen dutela. «Legealdi honetan guztiari baietz esan diote».

Horren aurrean, Podemosek ausardia ordezkatzen duela deritzo. «Alokairuak merkatzeko eta jendeak erosteko saskia betetzeko behar den guztia egiteko prest gaude. Justizia eta segurtasun indarrak demokratizatzeko prozesua ere egiteke dago, gobernu honetan soilik PSOEk agintzen baitu». 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA