Irungo alarde baztertzaileko buruak dimititu du

Palmera Montero gunearen aurrean batutakoak, lehengo astean. BERRIA
Palmera Montero gunearen aurrean batutakoak, lehengo astean. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2026ko otsailaren 10a
20:51
Entzun 00:00:00 00:00:00

Asier Etxepare Iza Irungo (Gipuzkoa) alarde baztertzaileko buruak eta Ruben Fraile komandanteak dimisioa eman dute. Eraso matxista bat egitea egozten diote alardeko buruetako bati, eta zigorra jarri diote horregatik. Baina hainbat kapitainek alardeko batzordearen erabakia errefusatu dute.

Jarrera hori salatu dute Etxeparek eta Frailek gutun batean, eta berretsi dute alardea arautzen duen ordenantzak aurreikusitako protokoloa errespetatu besterik ez dutela egin. 

Iazko alardearen bueltan gertatu zen gizonari egozten dioten eraso matxista. Lehengo astean bilera egin zuten alarde baztertzaileko batzordeak eta Agintarien Batzordeak, bigarren horri hartutako erabakiaren berri emateko. Atarian, dozenaka herritarrek protesta egin zuten, zigorraren aurka eta eraso egitea leporatutako gizonaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.