Itsaso Andueza izango da Bake Planaren kontsulta batzordeko presidentea

2014ko urriaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Bake eta Bizikidetza Planaren kontsulta batzordearen presidente izendatu dute Itsaso Andueza. Hala jakinarazi zuen atzo Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak. Egun, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea da Andueza, eta Erkorekak esan du haren alde egin dutela apustu, «gertutik» erreparatu dielako bake planaren garapenari eta plan horrek gazteen arloan dituen beharrizanei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.