Hemen, aurrerapen gisa, Jabi Asurmendiren esan batzuk:
- «Estatua lortze aldera egokia da estrategia konfederala, baina badu lurraldeen arteko arrakala handitzeko arriskua. Beraz, estrategia horrez gain, paraleloki, naziogintza, euskalerrigintza eta lurraldeen arteko kohesiorako estrategia bat ere garatu behar da»-
- «[Udalbiltzaren 2018-2021 plangintza] Garrantzi handia ematen diegu saretzeari, burujabetzari eta tokiko garapenari».
- «Udal gehiago behar ditugu Udalbiltza partzuergoan. Proiektuen bidez espazio zabalago batera jo beharko genuke kide berriak erakartzeko. Pentsatu behar dugu nola egin hori».