Koronabirusa

Jaurlaritzak bide propio bati segituko dio ikasturte hasiera antolatzeko

arantxa iraola
2021eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak erkidegoei aurkeztu dien proposamenaren arabera, datorren urtean eskoletan izurriaren aurreko ratioetara bueltatzeko era izango dute; irakasle bakoitzak izan behar dituen ikasle kopurua lehengora itzultzea da asmoa. Hezkuntza Ministerioak ondu duen agirian hainbat moldaketa egin dira autonomia erkidegoen araubideetara egokitzeko. Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek gogoratu du horretarako era dutela, eta bide propioa egingo dutela ikasturtea antolatzeko, baina Madrilen proposamenaren hainbat neurri aintzakotzat hartzekoak izan daitezkeela.

Proposamen horren arabera, talde itxietan jarraitu behar dute haur eta nerabeek hezkuntza zentroetan, baina malgutu egingo da pixka bat egoera: Haur Hezkuntzan, esaterako, ikasturte bereko haurren arteko jardunak baimenduko dira aire librean. LHko 5. mailatik aurrera, haurren arteko distantzia 1,2 metrora murrizteko era emango da, eta ez da beti bete beharko 1,5 metroko tartea. Aurrez aurreko eskolak lehenestea izango da beti helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.