Jaurlaritzak eta Microsoftek euskaraz jarri dituzte Office eta Windows 8

Tresna teknologikoak euskaratzea garrantzitsua dela zehaztu du Patxi Baztarrikak; hala ere, erabileran jarri du indarra

Erredakzioa
Bilbo
2013ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Microsoft konpainiaren azken softwareak ere euskaratu dituzte: Windows 8 sistema eragilea, enpresak sortu duen azkena, eta Office 2013, bulego aplikazioen bildumetan berriena, dagoeneko euskaraz erabil litezke. Enpresaren webgunetik edo Eusko Jaurlaritzarenetik eskura daitezke. Jaurlaritzak 1990eko hamarkada amaieran hasi zuen lankidetza Microsoftekin, enpresaren softwarea euskaratzeko.

Atzo eman zuten euskaratu dituzten azkeneko produktuen berri, Bilbon. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak zehaztu zuen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere euskaraz izatea beharrezkoa dela. Hala ere, «garrantzitsuena eta erabakigarriena» tresna horiek erabiltzea dela nabarmendu zuen.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA