Jaurlaritzak Leioako Lamiako eskola publikoa itxiko du

Ikastetxea 2026-2027ko ikasturtean itxiko dute; HHko eta LHko eskola da, eta 50 bat ikasle daude han eskolatuta, B ereduan.

Leioako Lamiako eskola. IREKIA
Leioako Lamiako eskola. IREKIA
Irati Urdalleta Lete.
2026ko urtarrilaren 21a
14:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Leioako Lamiako eskola publikoa (Bizkaia) itxiko du 2026-2027ko ikasturtean, CCOO sindikatuak salatu duenez. Gaur egun, 50 ikasle inguru daude han eskolatuta, B ereduan; alegia, euskaraz eta gazteleraz hartzen dituzte eskolak.

Aurrematrikulazioa hastear dela hartu du erabakia Jaurlaritzak: familiek otsailaren 2tik 23ra aukeratu beharko dute zein ikastetxetara eraman nahi dituzten seme-alabak. Sindikatuak «inprobisatzen» aritzea egotzi dio Hezkuntza Sailari, eta, halaber, «informazio falta» gaitzetsi du.

Langileei dagokienez ere, halatsu. Azaldu dutenez, dozena bat langilek baino gehiagok egiten dute lan ikastetxe horretan.

Steilas, itxieraren kontra

Steilasek itxieraren kontra egin du bideo batean: «Gogor salatzen dugu Hezkuntza Sailak, eskola publikoaren alde egin beharrean, zerbitzu publiko hori suntsitzeko emandako azken pausoa: Lamiako eskolaren itxiera». «Alde bakarrez» hartutako erabakia dela diote, eta Hezkuntza Sailari eskatu diote bileretara deitzeko eta «gardentasunez» informazioa emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.