Jaurlaritzarako primarioak uztailean egingo ditu PSE-EEk

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun
PSE-EEk datorren hilabetean egingo ditu Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaia aukeratzeko hauteskunde primarioak, eta prozesu horretara aurkeztuko da berriro Idoia Mendia alderdiko idazkari nagusia. Alderdiko zuzendaritzak aho batez onartu du primarioen egutegia, eta PSOEren oniritzia dauka, PSEk ohar batean jakinarazi duenez.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak hauteskundeak aurreratzen ez baditu, 2020ko udazkenean egitekoak dira bozak. PSEko zuzendaritzak nabarmendu du hauteskunde horiek «berebiziko garrantzia» izango dutela, eta, beraz, beharrezko jo du «denboraren planifikazio egokia» egitea, «egungo goranzko joerari eusteko».

Primarioen prozesua «berehala» jarriko dute martxan: bermeak ekainaren 16tik 28ra bildu beharko dituzte hautagaiek, eta, hautagai bat baino gehiago aurkeztuko balitz, uztailaren 13an egingo lukete bozketa. Bigarren itzuli bat egitea beharrezkoa balitz —ezein hautagaik ez duelako botoen %50 baino gehiago eskuratu—, uztailaren 20an egingo lukete. Begoña Gilek eta Alfredo Retortillok egingo dute programa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.