Jendaurrean aurkeztu dute 'Esnatu ala hil' liburua

Garikoitz Goikoetxearen eta Iñaki Iurrebasoren liburua aurkeztu dute jende aurrean. Bertan izan dira, besteak beste, EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko ordezkariak.

Iraola eta Goikoetxea liburu aurkezpenean, gaur Martin Ugalde Kultur Parkean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Iraola eta Goikoetxea liburu aurkezpenean, gaur Martin Ugalde Kultur Parkean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko irailaren 11
19:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Astelehenean eman zuten prentsaurrekoa, eta herritarrengana zabaldu dute gaur: kalean da Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburua, eta gaur arratsaldean aurkeztu dute jende aurrean, Martin Ugalde Kultur Parkean. Iñaki Iurrebasok eta Garikoitz Goikoetxeak ondu dute liburua, eta Elkar argitaletxeak eman du argitara.

Goikoetxeak eman du liburuaren nondik norakoen berri —Iurrebasok ezin izan du aurkezpenean egon, osasun arazoak direla eta—, Arantxa Iraola BERRIAko kazetariak gidatuta. Jakin-mina sortu du; horren seinale Martin Ugalde Kultur Parkeko aretoan 70 lagunetik gora bildu izana.

Ordezkaritza handia eta askotarikoa izan da: erakundeena eta gizarte eragileena. Bertan egon dira, besteak beste, EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko ordezkariak, baita euskalgintzaren ordezkaritza zabala ere: UEMA, Euskalgintzaren Kontseilua, BERRIA, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Euskaltzaindia eta Jakin, esate baterako.

Ikusi gehiago

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.