Jesus Mari Zabarte preso ohia hil da

Zabartek 29 urte eman zituen kartzelan, eta 'Parot doktrina' ezarrita geratu zen aske.

Jesus Mari Zabarte –argazkiaren erdian—, Oñatin, artxiboko irudi batean. GORKA ESTRADA / EFE
Jesus Mari Zabarte —argazkiaren erdian—, Oñatin, artxiboko irudi batean. GORKA ESTRADA / EFE
inaut matauko rada
2026ko ekainaren 30a
10:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jesus Mari Zabarte euskal preso ohi arrasatearra hil dela jakinarazi du gaur Naiz.eus agerkariak; 80 urte zituen Zabartek. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan ETAko kide izan zen, eta Hernanin (Gipuzkoa) 1984. urtean egindako sarekada batean atxilotu zuten. 29 urte egin zituen kartzelan. Parot doktrina aplikatuta geratu zen aske, Xabin Usandizagarekin eta Andoni Cabellorekin batera.

Espainiako hainbat kartzelatan egin zuen espetxealdia, eta haren ama, Joxepa Arregi, Etxerat elkartearen lehendakaria izan zen urte batzuez. Arregi 2010ean hil zen, eta omenaldia egin zioten Arrasaten (Gipuzkoa).

Zabarte atxilotu zuten sarekada ezaguna izan zen, Guardia Zibilak ETAko hainbat kide zeuden etxe bat inguratu eta granada bat bota baitzuen barrura. Bi lagun hil zituzten sarekadan, eta Zabarte tiroz zauritu zuten, hankan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA