Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidente ohia hil da

Gaixotasun luze baten ondorioz zendu da. Altsasuko alkatea izan zen 1995etik 1999ra.

Jose Angel Agirrebengoa, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Jose Angel Agirrebengoa, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Julen Urrestarazu
2025eko azaroaren 3a
10:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jose Angel Agirrebengoa hil zen atzo, gaixotasun luze baten ondorioz. Nafarroako EAJko presidentea izan zen 2004tik 2012ra arte, eta Euzkadi Buru Batzarreko kidea ere bai.

1952an jaio zen, Altsasun (Nafarroa), eta bere herriko alkatea izan zen 1995etik 1999ra. Horrez gain, EAJko Asanblea Nazionaleko kide eta Napar Buru Batzarreko presidente izan zen, baita Altsasuko Udaleko zinegotzi eta Nafarroa Baiko parlamentari ere, Nafarroan.

Nafarroako EAJk azpimarratu du Agirrebengoa pertsona «konprometitua, saiatua, koherentea eta etorkizunerako ikuspegia zuena» zela, eta Nafarroako «indar abertzaleen eta progresisten batasunaren alde» egindako apustua eskertu dio.

Eledunen Batzorde osteko agerraldian, Pablo Azkona Geroa Baiko eledunak ere Agirrebengoa izan du gogoan. «Balio demokratikoekin eta zerbitzu publikoarekin konpromiso irmoa zuen». Bere hitzetan, dedikazio eta koherentziaren adibide izan da Agirrebengoa.

2010eko irailaren 26an, Agirrebengoari egindako elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.