Kalitatezko hezkuntza publikoa «elkarrekin eta elkarlanean» lortuko dela esan du Pedrosak Urduñan

Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean jartzeko eskatu dute Euskal Eskola Publikoaren Jaian.

Euskal Eskola Publikoaren Jaia hasteko ekitaldia. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Euskal Eskola Publikoaren Jaia hasteko ekitaldia. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko ekainaren 1a
14:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Festa eta aldarrikapen giroa nagusitu dira gaur Urduñan (Bizkaia), Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Urduña Herri Eskolari egokitu zaio aurtengo festa antolatzea, 32.a, eta herriko hainbat txokotan dabiltza heldu eta haurrak, egunaz gozatzen. Aldarrikapena ere izan da, baina. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdian jartzeko eskatu du, eta euren ahotsa gehiago entzun behar dela azpimarratu. Gainera, baliabide gehiago eta publikoaren aldeko konpromisoa eskatu dizkiote Jaurlaritzari.

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hasiera ekitaldian esan du badutela konpromiso hori, eta «elkarrekin eta elkarlanean» lortuko dela kalitatezko eskola publikoa. Azaldu du Jaurlaritzarentzat lehentasuna dela irakasleen egonkortasuna. Urduñako herri eskolako gurasoen elkarteko ordezkari batek hasiera ekitaldi horretan elkartasuna adierazi die azken asteetan greban izan diren irakasleei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.