Kanpin dendak eta tapakiak bilduko dituzte Martuteneko migratzaileentzat

Dirua ere eskatu du Donostiako Hiritarren Harrera Sareak.

jakes goikoetxea
2025eko abenduaren 3a
09:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Migratzaileak pixkana-pixkana uzten ari dira Donostiako Martutene auzoko agustindarren eskola zaharra. Bihar kaleratuko dituzte oraindik han daudenak. Denborak eta utzikeriak higatutako eraikin horretan egon ordez, kalean egongo dira orain, baldin eta Donostiako Udalak ez badie eskaintzen lo egiteko beste aukeraren bat. Egoera larria dela ikusita, Donostiako Hiritarren Harrera Sareak migratzaileentzat materiala biltzeko deialdia egin du: kanpin dendak, tapakiak eta dirua. «Egoera horren harira, erakundeek ez dute inolako erantzunik eman, eta [migratzaileek] laguntza beharko dute lehen gauak kale gorrian igaro ahal izateko», salatu du Hiritarren Harrera Sareak. 

Donostiako zortzi taldek manifestazioa antolatu dute biharko, Martuteneko eraikina hustea eta erakundeen erantzunik eza salatzeko. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da, Egia auzoko justizia jauregitik. 

Hiritarren Harrera Sareak manifestazioa hasi aurreko ordua baliatuko du materiala biltzeko. 18:00etatik 19:00etara jasoko dute, Teresa Kalkutakoaren plazan, justizia jauregiaren ondoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.