Kontabilitate eta auditoretza hiztegia aurkeztu dute

1.132 sarrera ditu lanak, jakintza arloen arabera sailkatuak. Arloko profesionalek beren jardunean dauzkaten oztopoak gainditzea du xede

Hiztegiaren aurkezpena, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
jon olano
2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Ekonomisten Euskal Elkargoak Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoa aurkeztu zuen atzo goizean Bilbon eginiko agerraldi batean. Hiztegia online argitaratu dute, eta 1.132 sarrera ditu, jakintza arloen arabera sailkatuta, eta egileen arabera, adituek erabilitako gaikako sailkapenarekin bat datozenak.

Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitateak orain dela hilabete batzuk Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoa garatzea erabaki zuen, «profesionalek lanbide jardunean terminologia teknikoa erabiltzean aurkitzen dituzten oztopoen irtenbide gisa». Ekonomisten lan munduan auditoretzak eta kontabilitateak presentzia handia dutenez, eta arlo horietako hizkuntza normalizazioaren mesedetan, gai horiei buruzko hiztegi terminologikoa egitea erabaki zuten.

Hiztegia diseinatzeko, UZEIren zuzendaritza teknikoa eta unibertsitateko zenbait irakaslek osatutako lantalde baten laguntza izan dute: Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak aritu dira zeregin horretan. Era berean, Kutxa fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Saila, Herri Kontuen Euskal Epaitegia eta Ekonomisten Euskal Elkargoko Ekonomista Auditoreen Erregistroak ere lagundu dute egitasmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.