Kontrolpean dute Petronorren piztutako sutea

Ez da inor zauritu.

Petronorreko findegia, Muskizen. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
jon olano
2023ko uztailaren 26a
11:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

Petronorrek jakinarazi du segurtasun protokoloak abian jarri dituela, Muskizko lantegian (Bizkaia) goizeko seiak aldera sute bat piztu eta gero. Findegia1 eremuan gertatu da, eta, Petronorren «bitarteko propioen bidez», kontrolpean hartu dute sutea.

Enpresak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, eta gertatutakoa ikertzen ari dira sutea zergatik piztu den jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA