EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA

Salgai daude jada Kontseiluaren 'Pizkundea' ekitaldirako sarrerak

Abenduaren 27an izango da ekitaldia, eta 'Pizkundea.eus' webgunean daude salgai sarrerak. Hamar euroko prezioa dute.

Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du gaur Bilboko Kafe Antzokian. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Euskalgintzaren Kontseiluak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldi baten artxiboko irudia. MONIKA DEL VALLE / FOKU
inaut matauko rada
2025eko urriaren 16a
18:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbo Arena bete nahi du abenduaren 27an egingo duen Pizkundea ekitaldian, eta sarrerak jada salgai jarri dituzte Pizkundea.eus webgunean. Hamar euro balio dute.

Kontseiluak ohartarazi du euskara «larrialdi linguistikoan» dagoela, eta, euskaltzaletasuna suspertzeko beharra duela ikusita, abenduaren 27ko ekitaldia «euskarari pizkunde berri bat emateko» aukera izatea nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.