Lagunklikek erretiratu egin ditu Bilboko metroko iragarki sexistak, eta barkamena eskatu du

Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak eta hainbat talde feministak gaur arratsalderako deitutako protesta ere bertan behera utzi dute.

Gaur goizean ez zegoen Lagunkliken iragarkirik Bilboko metroan. BERRIA
Gaur goizean ez zegoen Lagunkliken iragarkirik Bilboko metroan. BERRIA
edurne begiristain
2025eko urriaren 2a
10:43
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak eta hainbat erakunde feministak egindako salaketaren ostean, Bilboko metroan jarritako publizitate kanpaina erretiratu egin du Lagunklik enpresak. Jada kendu dituzte iragarkiak Bilboko metroaren geltokietatik. Hain justu ere, metroan eta tranbia eta autobusetan enpresak jarritako publizitatea gogor salatu zuten atzo etxeko langileen elkarteak eta erakunde feministek, «sexista» eta «klasista» delako, eta gaurko protesta egitera deitu zuten, Moyuako metro geltokiaren aurrean. Protesta hori ere bertan behera utzi dute deitzaileek.

Lagunklik enpresak Bilboko metroaren zenbait geltokitan jarri dituen iragarkiak. BERRIA
Lagunklik enpresak Bilboko metroaren zenbait geltokitan jarrita zituen iragarkiak. BERRIA

Lagunklik enpresak barkamena eskatu die publizitate kanpainak mindutako kolektiboei. Enpresak BERRIAri jakinarazi dio kanpainak eragindako kritikak aintzat hartu dituztela, eta onartzen dutela iragarkien mezua ez dela egokia. Polemika aztertzeko krisi batzorde bat sortu du enpresak, eta hainbat talde feministarekin batzartu ostean hartu du kanpaina erretiratzeko erabakia. Metroko hainbat geltokitan paratutako publizitatea kendu dute, eta autobusetan eta tranbian jarritakoa ere kenduko dutela esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.