Bizkaiko zahar etxeetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek mobilizazio aldi bat abiatu dute gaur, ELA sindikatuak deituta: uztailera bitarte, Zaintzeak gaixotasuna dakarrenean lelopean, sektoreko beharginen lan baldintzak eta osasun egoera hobetzeko eskatuko diete enpresei eta erakunde publikoei. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren aurrean egindako elkarretaratzean salatu dutenez, langileak falta dira zahar etxeetan: «Lan zama jasanezina da, eta eragin larria izaten ari da langileen osasunean».  Â
Eskaera zehatzak egin dizkiote diputazioari, «zerbitzuaren arduradun nagusia» delakoan: kontratu partzialak lanaldi osoko egitea, lanaldia 32 ordura murriztea eta lantaldeak indartzea, batez ere gaueko txandetan. Langileen %42 behin-behinekoak direla eta, prekaritatearen aurkako neurriak ere galdegin dituzte, hala nola kontratuak mugagabe egitea.Â
ELAk gogora ekarri du arrisku psikosozialen ebaluazio txostenak aztertu zituela iaz, eta orduan ohartarazi zuela lan baldintzek osasunean zuten eraginaz. «Zaintza sistema ezin da langileen osasunaren bizkar sostengatu», adierazi du.