Tuvisako langileak lanera itzuliko dira, aurreakordioa lortu ostean

Gasteizko Udalarekin hitzartutako aurreakordioaren aurka bozkatu dute langile gehienek, baina ez dute lortu nahikoa babesik grebari eusteko.

(ID_13595387) (Endika Portillo/@FOKU) 2024-02-12, Gasteiz. Tuvisako langileen greba, markesinak, jendea zai  12-02-2024, Vitoria
Bidaiari bat Tuvisako autobus batera igotzen, otsailaren 12an, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / EFE
arantxa elizegi egilegor
2024ko otsailaren 19a
07:38
Entzun

Lanera itzuliko dira gaur Tuvisako langileak, atzo Gasteizko Udalarekin aurreakordioa lortu ostean. Otsailaren 9an ekin zioten greba mugagabeari, hainbat eskaera betetzeko eskatzeko. Haurek ziren eskaera nagusiak: autobusek denbora gehiago izatea ibilbidea egiteko, udalak ezarritako maiztasunak betetzea eta enpresak langileen lanorduen erregistroa izatea. Enpresaren azken orduko eskaintzak jaso ditu langileen hainbat eskaera, baina ez lanorduen errregistroarena, eta hori izan da arrazoia gehiengoak —%56,08k— aurrekordioaren aurka bozkatzeko. Hala ere, igande iluntzean egindako bozketan ez da greba mugagabearekin jarraitzeko behar adina babesik lortu —botoen %70 behar ziren horretarako—.

Enpresako zuzendaritzak eskainitako aldaketen artean daude lineak indartzea, lantegiko teknikariak trebatzea autobus elektrikoekin lan egin ahal izateko, udal aparkalekuetako langileen zereginak berrikustea, beste hamabi kontratazio mugagabe egitea eta legegintzaldi honetan hamabost autobus erostea, dagoeneko konprometituta dauden hamar autobusez gain.

Tuvisa langile batzordeko buru Asier Lopez de Sabandok onartu du aurrerapausoak izan direla zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko negoziazioan, baina berretsi du puntu nagusia, erregistroarena, itxi gabe dagoela oraindik. Hala, ELA sindikatuak, garraio enpresako sindikatu nagusiak, grebari eustearen alde egin du, baina, esan bezala, proposamenak ez du nahikoa babesik izan langileen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.