Lankidetza ituna eguneratu dute BERRIAk eta Kilometroek

Artola eta Lasa, ituna berritzen. M. A.
2023ko irailaren 26a
00:00
Entzun
ERRENTERIA. BERRIAk jarraipena eman dio Gipuzkoako Ikastolen Jaiekin urte hasieran hasitako lankidetzari. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren hogeigarren urteurrenaren karietara, astebeteko egitarauan parte hartu zuen Orereta Ikastolarekin batera.

Urriaren 1ean ospatuko dira Kilometroak Errenterian (Gipuzkoa), eta, horri begira, BERRIAk lankidetza akordioa eguneratu du Gipuzkoako Ikastolen Jaiarekin. BERRIAk Errenterian leku berezia izanen du: alde batetik, egitaraua osatzen lagunduko duelako erronka jolasarekin. Zamalbide gunean izango da, 11:00etatik 14:00etara bitarte, erronka jolasean, eta, horrekin batera, 14:00etan, Lur Korta ipuin kontalaria izango da BERRIAren eskutik. Gainera, beste leku batean, Esmalteria gunean, Garikoitz C. Murua grafitigileak tailerra emango du 12:30ean.

Beraz, BERRIAk Gipuzkoako Ikastolen Jaia babestearekin batera, jaia osatzen lagunduko du, eta tokian bertan izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.