Lantzarteko berdegunea «suntsitzearen» kontra protesta egitera deitu dute

Berangoko Lantzarte auzoko berdegunea soiltzen hasi da udala, aparkaleku bat egiteko. Herritarrak ingurunea defendatzera bertaratu dira, eta bihar protesta egingo dute, 20:00etan.

Zenbait herritar Lantzarteko berdegunean, lanen hesien barruan. SUKAR HORIA
Zenbait herritar Lantzarteko berdegunean, lanen hesien barruan. SUKAR HORIA
inaut matauko rada
2025eko abuztuaren 5a
18:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Berangoko Udalak (Bizkaia) zuhaitzak eta belarra mozteko makineria eraman zituen atzo Lantzarte auzoko berdegunera, eta, Sukar Horiak salatu zuenaren arabera, zuhaitzak mozten hasi ziren jada. Bertan, aparkaleku bat egin nahi du udalak; proiektuaren aurkakoek azaldu dute berdegune hori auzoko «birika berdea» dela, eta mobilizazio bat antolatu dute biharko, 20:00etan.

Sukar Horiak azaldu duenez, atzo —herriko jaiegun ofizialean— herritarrak, lanen hesiak gaindituta, han inguruan geratu ziren, lurraren soilketa geratzeko asmoz, eta gauean kanpatu egin zuten. 

Autoentzako 90 plaza izango ditu aparkalekuak; auzoan aparkatzeko lekuarekin dagoen arazoa konpontzeko egin nahi du udalak proiektu hori. Elkarte ekologistek itsasadar azpiko errepidearen proiektuarekin lortu dute aparkaleku hau, uste baitute azkenaldian Bizkaian, eta Bilbo Handian bereziki, auto pribatuaren erabilera sustatzeko azpiegiturak ari direla eraikitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.