Lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Laure Zacchelloren senarrari

Lepotik heldu zion lankide bati, Baionako lizeo batean. Zacchello desagertuta dago iazko ekainetik, eta senarra behin-behineko espetxealdian horregatik.

Baionako Auzitegiko areto bat. BOB EDME
Baionako Auzitegiko areto bat. BOB EDME
jakes goikoetxea
2025eko azaroaren 20a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baionako Auzitegiak lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Alexis Jureti, gibelapenarekin, lankide ohi bat jotzeagatik. Hala jakinarazi du France Bleu-k. Laure Zacchelloren senarra da Juret. Zacchello, Urruñako (Lapurdi) emaztea, desagertuta dago iazko ekainetik, eta Juret behin-behineko espetxealdian dago horregatik. Hura da emaztea hiltzearen eta desagerraraztearen susmagarri nagusia.

Juret Fisika eta Kimika irakaslea zen Baionako Louis de Foix lizeoan. Iazko apirilean, lankide bati eraso egin zion, materiala behar bezala prestatu ez ziolakoan. Lepotik hartu zion eskuekin. Azaroaren 6an epaitu zuten. Auzitegiak bere egin du fiskaltzaren zigor eskaera; defentsak kargugabetzeko eskatu zuen.

Jureten abokatuek jakinarazi dute helegitea aurkeztuko dutela epaiaren kontra.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA