Lau pertsona identifikatu dituzte Eibarko gaztetxea hustean

Gaztetxeko kideek kontatu dutenez, identifikatuetako bati isuna jarri diote. Elkarretaratzea eginen dute gaur, 19:00etan.

Bi ertzain Eibarko gaztetxearen barnean, gaur goizean. EIBARKO GAZTETXEA
Bi ertzain Eibarko gaztetxearen barnean, gaur goizean. EIBARKO GAZTETXEA
Isabel Jaurena.
2026ko maiatzaren 21a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eibarko (Gipuzkoa) gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, Ertzaintza eraikina hustera joan da 11:00 aldera, eta han daude oraindik. Gaztetxeko kideek BERRIAri adierazi diotenez, ez dute eraikina husteari buruzko aldez aurreko jakinarazpenik jaso. Goizean, gainera, gaztetxearen inguruan zeuden lau lagun identifikatu ditu poliziak, eta horietako bati isuna jarri diote. 

Gaztetxeko kideen erranetan, Ertzaintza eraikinera joan denean, gazteek udaltzaingora jo dute informazio eske, eta udaltzainek erran diete jakinarazia zutela gaztetxea hustekoak zirela. Gazteek, baina, adierazi dute hori «gezurra» dela, eta ez dutela inolako abisurik jaso. Hala, dei egin dute gaztetxea hustu izana salatzeko, eta gaur eginen duten mobilizazioan parte hartzeko: 19:00etan, Untzaga plazan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA