HAUTETSIAK

Legebiltzar berria: 39 emakume eta 36 gizon

EH Bilduk eta EAJk emakumeak izango dituzte ordezkari gehienak, eta Voxeko ordezkari bakarra ere hala da. PSE-EEk gizon adina emakume du, eta Elkarrekin Podemosek eta PPk, gizon gehiago.

Eusko Legebiltzarra, osoko bilkura batean. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Garikoitz Goikoetxea.
2020ko uztailaren 12a
23:27
Entzun

Eusko Legebiltzarreko 75 ordezkarietatik 39 emakumeak izango dira datorren legealdian, eta 36, gizonezkoak. Banaketa aurreko legealdiaren gisakoa izango da: 40 emakume ziren, eta 35 gizon. Hirugarren aldia da Gasteizko parlamentuan emakumeak gehiengoa izango direna, 2005an 38 emakume izan baitziren. Gainerako bederatzi bozetan, ordea, gizonak izan ziren hautetsi gehienak.

Hona, alderdiz alderdi, zer ordezkaritza izango duten hautetsien sexuari dagokionez:

EAJ: 31 parlamentari. Hamasei emakume eta hamabost gizon.

EH Bildu: 22 parlamentari. Hamahiru emakume eta bederatzi gizon.

PSE-EE: hamar parlamentari. Bost emakume eta bost gizon.

Elkarrekin Podemos: sei parlamentari. Bi emakume eta lau gizon.

PP: bost parlamentari. Bi emakume eta hiru gizon.

Vox: parlamentari bakarra, emakumea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.